Itxi

telebista

22:15ean

'David Copperfield' filma, gaur, ETB2n

L.A.

EITB

Charles Dickensek izen berarekin idatzitako eleberrian oinarritzen da, eta filmean parte hartzen duten aktoreak -britainiarrak, gehienak- dira filmari balio erantsia ematen diotenak.

Gaur, David Copperfield (1999) BBCk ekoiztutako minisaila eskainiko du ETB2k. Charles Dickensek izen berarekin idatzitako eleberrian oinarritzen da Simon Curtis zinegileak zuzendutako filma.

Daniel Radcliffek (Harry Potter filmeetako protagonista) egiten du David txikiaren papera, eta Ciaran McMenaminek, ordea, David nagusiarena. Gainera, Maggie Smith eta Imelda Staunton (Harry Potter-en sagan ere parte hartu izandakoak), Emilia Fox (The Pianist), Bob Hoskins (Mona Lisa), Collin Farrell eta Ian McKellen (Gandalf, Eraztunen Jauna filmean) aktoreak ere azaltzen dira ekoizpen honetan.

Ingalaterra, XIX.mende hasiera. David zoriontsu bizi da bere amarekin, baina egoera erabat aldatuko da bere ama Murdston izeneko gizarte-klase altuko gizon latzarekin ezkontzen denean. Umea urruneko eskola batean ikastera bidaliko du aitaordeak. Bere ama bat-batean hil zenean, Londreseko lantegi batera joan eta baldintza kaskarretan lan egin beharko du. Azkenean, Davidek hiria utzi eta bere izeko Betseyren etxera joango da. Ordutik aurrera, zenbait pertsonaia eta egoera ezberdinekin egingo du topo.

Ez ezazu galdu David Copperfield filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.