telebista
22:30ean, ETB2n
Mikel Goñik Nafarroan bilatuko du gaur 'El Impostor'eko kide faltsua
A.H.
EITB
Lerineko Castillo Cruz familiaren gezurra agerian uzten saiatuko da pelotaria.
Gaur, 22:30ean, Adela Ucarrek aurkezten duen 'El Impostor' saioko laugarren atala izango da ikusgai. Familia batek pertsona ezezagun bat sartuko du bere etxean, gonbidatu ospetsu baten aurrean familiako kide modura aurkezteko. Gonbidatua familiako kide faltsua nor den jakiten saiatu beharko da.
Aste honetan, Mikel Goñi izango da hori aurkitzeko arduraduna. 'El Conquistador' saioko kapitain eta pilotaria Leringo (Nafarroa) Castillo Cruz familiarekin biziko da egun batez. Lehenbiziko aldiz, sena eta buruko trebetasuna bakarrik erabili beharko ditu Goñik lehiaketa batean.
'El Impostor' Pausoka ekoiztetxearen formatua da, eta 10 herrialde baino gehiagotan banatu dute. Besteak beste, Ameriketako Estatu Batuetan, Perun eta Txinan ekoizten dute.