Itxi

telebista

22:30ean

Garuna, hizkuntzaren fabrika, gaurko'Tribuaren Berbak' saioan

A.A.

EiTB

Burmuinak komunikatzeko nahi eta beharrak nola gobernatzen dituen aztertuko du Kike Amonarrizek hainbat adituren laguntzaz.

0:32

Gizakiok gara ezagutzen den garunik garatuenaren jabeak. Burmuinak gobernatzen ditu gure hainbat funtzio, eta horien artean komunikatzeko nahia eta beharra dago. Garunarena da agintea, berak du hizkuntzaren kontrola. Baina, jakina, ez da gauza bera garun elebidun edo elebakarraren jabe izatea. Horregatik, garuna den hizkuntza-fabrika ulertzen saiatuko da hurrengo 'Tribuaren Berbak' saioa.

Itziar Laka hizkuntzalariak hizkuntza garunaren zein gunetan kokatzen den azalduko du, hizkuntza nola ikasten den, pentsamendua zein hizkuntzatan garatzen dugun... Martxel Aizpurua biologo eta erlezainak, aldiz, erleek hizkuntzarik ez baina komunikatzeko dantza berezia erabiltzen dutela azalduko du.

Lore Erriondo EHUko irakasleak garuna kaltetzen denean sor daitezkeen hizkuntza-arazoak azalduko ditu; afasia, esaterako. Mikel Santesteban EHUko ikerlariak, berriz, garun elebidun baten jabe izatearen abantailak azalduko ditu.

'Tribuaren Berbak', gaur gauean, 22:30ean, ETB1en, Kike Amonarrizek aurkeztu eta zuzenduta.