telebista
22:30ean
Javier Maroto, gaur gaueko 'Por Fin, Viernes' saioan
A.H.
EITB
SOS Arrazakeria elkarteak jarritako salaketaren ondorioz epailearen aurrean deklaratu eta biharamunean, ETB2n egongo da.
-
Javier Maroto, Gasteizko alkatea. Argazkia: EiTB
Jon Bilbaok Javier Maroto elkarrizketako du gaur gaueko 'Por Fin, Viernes' saioan. Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruz egindako adierazpenak argitzeko epailearen aurrean deklaratu eta biharamunean, ETB2n egongo da Gasteizko alkatea, gai honen inguruan esandako guztiaz hitz egiteko. Azkenaldian Alderdi Popularrean izandako ustelkeria kasuak eta Iñaki Oyarzabalek Gasteizen 1976ko martxoaren 3an izandako gertakariei buruz esandakoak ere jarriko ditu mahai gainean Jon Bilbaok.
Iñaki Anasagasti ere egongo da 'PFV' saioan, politikarien pribilegioez oro har eta Jose Antonio Monago Extremadurako presidentearen kasuaz hitz egiteko.
Amaitzeko, enpresa txiki eta ertainen super-heroi modura ezagun egin den Fernando Sanchez Salinero hartuko dute gonbidatu. Enpresa hauek gizartean duten garrantziaz eta krisialditik irteteko ongizatearen estatuaren bidegarritasunaz arituko da.
'Por Fin, Viernes' gaur gauean emitituko da, 22:30ean, ETB2n.