telebista
Bigarren finalerdia
'Conquistour' saioko finalerako azken txartela, jokoan
Gaur gauean, Hernaniko eta Baztango taldeak lehiatuko dira bigarren finalerdian. Erriberri finalerako sailkatuta eta aurkariaren zain dago.
-
Conquistoureko bigarren finalerdia. Argazkia: EiTB
Erriberriko taldeak ezustekoa eman zuen Bilbon egin zen 'Conquistour' saioko lehen finalerdian, eta finalerako sailkatzea lortu zuen. Bigarren finalerdian, Hernani eta Baztan arituko dira nor baino nor gehiago, Donostian egingo den proban. Bilboko lehen finalerdian bezala, konkistatzaileen taldea ere lehian ibiliko da.
Donostiako erronka oso gogorra izango da. Batetik, Baztango taldearen indar fisikoa egongo da, eta, bestetik, Hernaniko nesken trebetasuna. Baztango taldeari, ordea, probak zalantzak eragiten dizkio, uretan ondo ibiltzeak garrantzia izango baitu proba honetan.
Konkistatzaileen taldeak garaipena lortu nahi du bi talde horien aurrean, eta Baztani eta Hernaniri finalerako sailkapena oztopatzen saiatuko da. Onenak irabaz dezala!
Hitzordua, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n.