telebista
Gaur arratsaldean
Neptunas Klaipeda-Laboral Kutxa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H.
EITB
18:00etatik aurrera, Lituaniatik zuzenean, Euroligako neurketa izango da ikusgai.
Laboral Kutxa taldeak Neptunas Klaipeda talde lituaniarraren kantxa bisitatuko du gaur arratsaldean, eta Euskal Telebistak zuzen-zuzenean eskainiko du norgehiagoka, 18:00etatik aurrera.
Euroligako 16 talde onenen artean sailkatzeko partida erabakigarria izan daiteke Gasteizko taldearentzat, aurreko astean Belgraden kontra galdu ostean.
Asier Aranguren eta Josean Aldaur esatariek egingo dute partidaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.