Itxi

telebista

23:30ean

Nafarroako hauteskundeen aurreko egoeraz, gaurko 'El Dilema'n

A.H.

EITB

Juan Carlos Etxeberriak solasaldia gidatuko du Nafarroako alderdi politiko garrantzitsuenen ordezkariekin eta kazetariekin.

  • Juan Carlos Etxeberria. Argazkia: EiTB

    Juan Carlos Etxeberria, 'El Dilema' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

'El Dilema' saioan, gaur gauean, hauteskundeen aurretik Nafarroan den egoera aztertuko dute, izan ere, hainbat gertakarik astindu dute Nafarroako politika azkeneko asteetan. Batetik, Yolanda Barcinak berriro UPNko zerrendaburu ez dela izango erabaki zuen, eta, bestetik, PSN alderdiaren barruan hainbat berrikuntza eta aldaketa izan dira. Horrez gain, indar abertzaleen aurreikuspenak oso onak dira, eta Podemos alderdi berria indartsu sartuko dela dirudi.

Horren inguruan hitz egiteko, Nafarroako alderdi politiko garrantzitsuenen ordezkariak eta kazetariak bilduko dira asteleheneko saioan: Sergio Sayas (UPN), Manu Ayerdi (Geroa Bai) eta Bakartxo Ruiz (Bildu) politikariak eta Victor Goñi, Alberto Ayala eta Juan Kruz Lakasta  kazetariak, tartean. Horrez gain, Nafarroako Podemos alderdiko ordezkari bat ere elkarrizketatuko dute.

'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB2n.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista