Itxi

telebista

Hernaniri irabazita

Baztanek 'Conquistour' saioaren finalerako txartela lortu du

Talde nafarrak Hernaniko neskei eta Conquistourreko taldeari irabazi dio Donostian egin den finalerdia. Iñigo eta Sergio izango dira nor baino nor final handian.

  • Baztan. Argazkia: EiTB

    Baztaneko taldea, garailearen ikurriñarekin. Argazkia: EiTB

Donostian egin zen Conquistourreko bigarren finalerdia eta bertara Hernaniko eta Baztaneko taldeak gerturatu ziren. Finalerako txartela zegoen jokoan, vaina lehen finalerdian gertatu bezala, ez zen bi talderen arteko lehia izan, han agertu baitzen konkistatzaileen taldea.

Julian Iantzik hiru taldean bildu eta jokoa azaldu zien. Finalerako txartela zegoen jokoan eta hiru taldeek gogotsu ekin zioten erronakri. Baztaneko taldeak lan bikaina egin zuen, eta Hernaniko eta Conquistourreko taldeak baino askoz hobeak izan ziren. Iñigok ikurriña inork baino lehenago hartu zuen, eta Baztan izendatu zen Conquistourreko bigarren finalista.

Hernaniko neskek ez zuten porrota ondo hartu, asko kexatu ziren, vaina azkenean lanak balio du, eta kexekin ez zuten ezer lortu. Bestalde, Conquistourreko taldeko konkistatzaileen aurtengo ibilbidea bigarren finalerdi honetan bukatu zen, eta batek daki berriro ikusiko ote ditugun ala ez.

Datorren igandean, Oliteko Sergiok eta Baztaneko Iñigo 'El Conquistador del Fin del Mundo' saiora zuzenean sartzeko txartela izango dute jokoan.