Itxi

telebista

22:30ean

Usun Yoon erreportaria, gaur gauean, 'El Impostor' saioan

A.H.

EITB

Gonbidatuak Hernaniko Otxotorena Ugalde familiako kideen artean inpostorea nor den asmatu beharko du.

Gaur gauean, Usun Yoon erreportari eta aktore korearra, Wyomingen 'El Intermedio' saioan egindako lanari esker ospetsu bihurtu zena, ETB2ko 'El Impostor' saioan izango da gonbidatu.

Madrildik Hernanira joango da Usun, eta Otxotorena Ugalde familia ezagutuko du bertan. Beraiekin ematen duen denboran, aita, ama eta hamazazpi urteko anaia hirukien artean iruzurtia nor den asmatu beharko du. Lan gogorra, benetan!

'El Impostor' Adela Ucarrek aurkezten du, euskal formatu originala da, eta arrakasta handia izan du hainbat herrialdetan; Ameriketako Estatu Batuetan, Txinan eta Perun, besteak beste.

besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista