telebista
23:00ean
Rosa Rodero izango da gaurko 'El Dilema'ko programa berezian
A.H.
EITB
Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAko kide ohiek Rosa Roderorekin izandako elkarrizketa izango da programaren abiapuntua.
-
Juan Carlos Etxeberria, 'El Dilema' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
El Reencuentro dokumentalaren emisioaren ostean, 'El Dilema' saioak programa berezia emitituko du. Carmen Gisasola eta Andoni Alza ETAko kide ohiek Rosa Roderorekin izandako elkarrizketa izango da programaren abiapuntua. Rosa Rodero ETAk 1993an hil zuen Joseba Goikoetxea ertzainaren alarguna da. Presoen gizarteratzea, ETAren biktimen eta kideen arteko topaketak, espetxe-politika, epaileen jarrera eta gizarteak hartu beharreko bide berriak izango dira saioak mahai gainean jarriko dituen gaiak.
Horren inguruan hitz egiteko, Rosa Rodero bera, Aintzane Ezenarro Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza aholkularia, Gorka Landaburu kazetari eta ETAko biktima eta Garbiñe Biurrun magistratua izango dira.
'El Dilema' gaur izango da ikusgai, 23:30etik aurrera, ETB2n.
ong>n.