telebista
16:15ean
'Enrique de Navarra' minisaila, gaur, ETB2n
ETB2 kateak 'Enrique de Navarra' minisaila emitituko du gaur, 16:15etik aurrera. XVI. mendean girotua, 'Errege Ona'ren bizitzaren unerik garrantzitsuenak kontatzen ditu minisailak.
Minisail historiko hau, bi atalez osatuta dago eta Henrike III.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoaren bizitza kontatzen du, Frantziako erlijio guduen bitartez. Telesaila koprodukzio europarra da eta antzezleen-zerrenda Europa osoko aktoreez dago osatuta.
'Enrique de Navarra' telesail historikoak 1503 eta 1555 bitartean bizi izan zen erregearen bizipenak kontatzen ditu. Gerra eta sarraski askoren ostean, Henrike errege izatera helduko da eta bizitzarekiko duen maitasuna eta emakume eta babesgabeekiko duen begiruneagatik, "errege ona"ren goitizena irabaziko du.
Telesailak, San Bartolomeko Sarraskiaren irudiak erakusten dizkigu, katoliko frantsesek milaka kristau hil zituzten egunaren berreraiketa dramatikoaren bitartez.
'Enrique de Navarra' Espainia, Frantzia, Alemania eta Txekiar Errepublikan ekoiztutako telesaila da. Produkzioa Joe Baier izeneko zinemagileak zuzendu du eta bertan agertzen diren aktoreak Europako herrialde ezberdinetakoak dira.
'Enrique de Navarra' minisaila, gaur, 16:15ean, ETB2n.