Itxi

telebista

Gaur gauean

Pisu arineko bi txapelketa bikain, 'Boxeo Izarrak' saioan

A.H.

EITB

Hasteko, Yuriorkis Gamboa-Terence Crawford borrokaldia eskainiko da, eta ondoren, Ray Beltran eta Arash Usmanee boxeolarien artekoa.

  • Padro Mari Goikoetxea. Argazkia: EiTB

    Padro Mari Goikoetxea. Argazkia: EiTB

Aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak pisu arineko bi txapelketa bikain eskainiko dizkigu. Hasteko, bi txapeldun handi izango dira aurrez-aurre: Yuriorkis Gamboa eta Terence Crawford. Bietatik batek ere ez du borrokaldirik galdu profesional mailan, biak izan dira munduko txapeldun eta, gainera, Gamboa kubarrak urrezko domina eskuratu zuen 2004ko Olinpiar Jokoetan.

Saioak eskainiko duen bigarren borrokaldia Ray Beltran mexikarraren eta Arash Usmanee kanadiarraren artekoa izango da. Ameriketako titulua dago jokoan eta garaileak munduko txapelketa jokatzeko aukera izango du.

'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:35ean, ETB1en.