Itxi

telebista

10 urte

'El Conquistador del Fin del Mundo' liburua, Durangoko Azokan salgai

Azken hamar urteotan, abenturazko reality honetan parte hartzeko aukera izan dutenek bizi izandakoaren berri izango dugu liburuan.

0:30

10 urte bete dira 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa hasi zela. Urtez urte, ikus-entzuleen kopurua hazi egin da, marka guztiak hautsiz. Horrela, ekainean, El Conquistador del Fin del Mundo liburua kaleratu zuten Sua argitaletxeak, Hostoil ekoiztetxeak eta EiTBk, lehiakideek hamar edizio hauetan izan dituzten pasio eta borroken berri jaso dezagun.

Julio Vila Albertek idatzitako liburua da, eta, idazleak berak esan zuen bezala, saioan bertan ikusi ez genituen sekretu, bitxikeria eta istorio ugari kontatzen dira liburuan: saioa egitea nori bururatu zitzaion, probak prestatzeko lanak, lehiakideen eta saioko teknikarien arteko harremana…

Beraz, orain arte liburua eskuratzerik izan ez baduzu, abenduaren 5etik 8ra izango duzu hori egiteko aukera, Durangoko Azokan.