Itxi

telebista

22:30ean

Gran Wyoming izango da gaurko gonbidatua 'Por Fin, Viernes' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Evaristo abeslari mitikoa ere hartuko dute bertan.

0:08

Gaurko 'Por Fin, Viernes' saioak Gran Wyoming ospetsua izango du gonbidatu, eta egun-eguneko egoera politikoaren gaineko hausnarketa sakona egingo du Jon Bilbao aurkezlearekin. Horrez gain, bere alderik pertsonalena ere azalduko du 'PFV' saioko kameren aurrean.

Bestalde, Evaristo Paramos, La Polla Records eta Gatillazo taldeetako abeslaria, ere hartuko dute ostiraleko saioan. Probokatzailea izatez, gauzak pentsatzen dituen bezala esatera joango da bertara.

Horrez gain, futboleko ultrak nortzuk diren eta zeri erantzuten dioten jakiten saiatuko da 'Por Fin, Viernes'. Horretarako Antonio Salas izengoitiaren atzean ezkutatzen den ikerketa kazetariaren laguntza izango dute. Salasek urteak eman zituen ultra talde batean infiltratuta, eta bere ikerketa Hammerskin taldeko kideen kontrako epaiketan erabili zen. Epaiketa horretan, legez kanpo utzi zuten Hammerskin taldea, eta hainbat taldekide espetxeratu zituzten.

Amaitzeko, Jorge Morales de Labra energian adituak argiaren faktura azalduko du, eta beste energia eredu bat posible dela erakutsiko du.

'Por Fin, Viernes' gaur 22:30etik aurrera izango da ikusgai ETB2n.