Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

'No es País para Sosos'eko sukaldariak, 'El Impostor' saioan gonbidatu

A.H.

EITB

Ander Gonzalezek eta Ramon Rotetak gezurretan ari den familiako kidea nor den asmatu beharko dute.

Gaur gauean, Adela Ucar kazetariak aurkezten duen 'El Impostor' saioak gonbidatu berriak izango ditu: Ander Gonzalez eta Ramon Roteta izango dira gezurretan ari den familiako kidea nor den asmatu beharko dutenak.

'No es País para Sosos' saioko sukaldari eta aurkezle ospetsuak Donostiako Gros auzoko familia batekin bizitzera joango dira, hamabi orduz. Elkarrekin igaroko duten denbora horretan, arretaz jarraitu beharko dute familiako kide bakoitzaren jokaera, iruzurtia nor den asmatzeko.

'El Impostor' Pausoka Entretaiment ekoiztetxeak sortutako formatu originala da, eta lehiaketa Ameriketako Estatu Batuetan, Txinan eta Perun ere zabaldu dute, arrakasta handiarekin.

'El Impostor' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista