Egun on Euskadi
Gaur
HIESaren aurkako borrokaz, 'Egun On Euskadi'n eta 'ETB Hoy'n
EITB
HIESaren Aurkako Euskadiko Planaren arduradunak gaixotasunaren kontra borrokatzeko neurriez arituko dira ETB1en eta ETB2n.
-
Estepan Aldamiz-Etxebarria, 'Egun On Euskadi' saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur goizean, Arantxa Arrillaga eta Daniel Zulaika, HIESaren Aurkako Euskadiko Planaren arduradunak, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' aslbitegietan izango dira gonbidatu, hurrenez hurren, eta gaixotasunaren aurka borrokatzeko neurriez eta Euskadik eskaintzen dituen aukerez arituko dira.
ETB1en Estepan Aldamiz-Etxebarriak Arantxa Arrillga elkarrizketatuko du, eta horrez gain, Iker Bizkarguenaga, Eider Mendoza eta Jagoba Alvarez izango ditu solaskide, goizeko 08:00etatik aurrera. ETB2n, Daniel Zulaika koordinatzaileak Olaia Urtiagaren galderak erantzungo ditu 11:40ean.