telebista
Gaur goizean
Bi onkologori elkarrizketa, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy' saioetan
EITB
Larraitz Egaña eta Guillermo Lopez Vivanco minbiziaz eta gaixotasunari aurre egiteko tratamenduez arituko dira.
EiTB Maratoiaren Erradioterapia, euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten elkartasun kanpaina hizpide hartuta, bi onkologo izango dituzte gonbidatu, 'Egun On Euskadi' eta 'ETB Hoy'' albistegietan. ETB1en, Larraitz Egaña Donostia Ospitaleko medikuak Estepan Aldamiz-Etxebarriak minbiziaren inguruan egingo dizkion galderei erantzungo die, eta, horrez gain, Niko Moreno, Jagoba Alvarez eta Esteban Anchustegi izango dituzte solaskide.
ETB2n, Olaia Urtiagak Guillermo Lopez Vivanco Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Onkologia Zerbitzuko burua elkarrizketatuko du, 11:40tik aurrera. Gaixotasunaren inguruko hainbat datu emango ditu eta tratamenduez arituko da 'ETB Hoy'n.