Itxi

telebista

EiTBko kultur leihoa

Sortu berri diren taldeekin izango da 'EiTB Kultura' aste honetan

A.A.

EiTB

Stereo Sessions ekimenean parte hartu duten Aneika Ara, Arana eta Frantzeska talde bizkaitarrak ezagutuko dituzte.

Musika munduan bidea egiten hasi berri diren hiru talde bizkaitar hartuko ditu protagonista aste honetako 'EiTB Kultura' saioak. Aneika Ara, Arana eta Frantzeska taldeek Stereo Sessions ekimenean hartu dute parte. Stereo Zona musika plataformaren eskutik, promozionatzeko asmoz soinu eta bideo materiala prestatzeko aukera izan dute.

Egunotako ikuskizun eskaintzaren berri ere emango du EiTBko kultur magazinak: musika klasikoa eta komedia uztartzen dituen Igudesman & Joo bikotearen lana, Love of Lesbian taldearen Espejos y espejismos eta Al Tran Tran konpainiaren ikuskizuna.

Gaztea irratiko Joseina Etxeberria, berriz, The Pixies taldearen azken diskoaz mintzatuko zaigu. Amaitzeko, ETB1eko emanaldian, Koldo Almandozek zuzendu eta Ramon Agirre protagonista duen Deus et machina film laburra izango da ikusgai.

'EiTB Kultura' gaur gauean dago ikusgai, ETB1en eta ETB2n, eta ostiral bazkalostean, berriro, ETB1en.