Itxi

telebista

22:25ean

Botere banaketaz arituko dira gaurko 'Debatea' saioan

EITB

Espainian botere exekutiboa, legegilea eta judiziala independenteak ote diren aztertuko du saioak.

Demokraziak hiru zango ditu: botere exekutiboa, legegilea eta judiziala. Horietako bakoitzak independentea izan behar du, baina Espainian demokraziaren oinarri hori zalantzan jarri da azken asteotan. Botere banaketa horren inguruan arituko dira gaurko 'Debatea' saioan.

Botere exekutiboaren (PPko Gobernuaren esku) eta botere judizialaren (epaileen esku) artean sua piztu da. Santiago Arrospide eta Alberto Plazaola ETAko presoak aske uztea erabaki zuen Auzitegi Nazionaleko Lehen Atalak, eta erabaki hori "ulertezina" zela esan zuen Espainiako Gobernuak. Gobernua, epaileak, terrorismoaren biktimak eta alderdi politikoetakoetako ordezkariak mokoka aritu dira ordutik.

Espainiako botere banaketa benetakoa al da? Nola eragiten dio horrek euskal gizarteari? Zein izango da EPPK-ko kideen etorkizuna?

Galdera horiei guztiei erantzuna emango diete, gaur, 'Debatea' saioan, 22:15etik aurrera, ETB1en.

g>1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista