telebista
'Goenkale'ko aurrerapena
Hodeiren transplanteak agerian utziko ditu familiakoen arteko aldeak
EITB
EITB
'Goenkale'ko gaurko atalean, Alaznek eta Taniak haurtzaroko toki sekretu batean Hodeiren eskutitz bat aurkituko dute. Bestalde, Joellek Arralde utziko du eta Julianek txakolindegia erosiko du.
Hezur-muin transplantea egiteko unea iritsi da, Hodeik leuzemiari aurre egiteko azken aukera. Urduritasuna agerikoa da Etxegaraitarrenean, eta beraien arteko desberdintasunak ere geroz eta nabarmenagoak dira eta, azkenean, Alazneren probokazioekin, Taniak pazientzia galdu egindo du. Hala ere, ahizpa biek haurtzaroko toki sekretu batean topo egingo dute; izan ere, hantxe Hodeirekin batera beti elkarrekin egongo zirela zin egin zuten hirurek. Hain zuzen ere, Hodeiren eskutitza aurkituko dute bertan. Zer dio Hodeik lerro horietan?
Hodeiren osasun-egoerari buruzko berri onak iritsiko dira eta badirudi familia batu egingo dela; dena den, harmoniak ez du luzaroan iraungo.
Joelle zoriontsu bizi da bere familiarekin. Alabaina, bere lehen mutil-lagunarekin elkartuko da berriz ere: Julian. Hau pozez gainezka egongo da, baina Joellek ez daki egoera honi nola izkin egin. Horrela, biak elkartzekoak zirenean Joelle ez da azalduko, azken unean Arraldetik alde egitea erabakiko baitu. Joan aurretik, ordea, Paskalekin hitz egingo du ea bere amaren memoriarekin adiskidetzeko aholkua emango dio.
Azkenik, Julian oso gustura bizi da bere alabarekin eta Kandidorekin. Hori dela eta, txakolindegia enkante batean erosi eta txakolina ekoizteari ekingo dio.
Ez ezazue 'Goenkale'ko gaurko atala galdu, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.