telebista
Gabon Gaua ETB2n
'Hoy Reviento y mañana como limpio' umorez beteriko saioa, ETB2n
A.H.
EITB
Egun-eguneko gaiak jorratuko dituen ironiaz beteriko saioa eskainiko dute Oscar Terol, Maribel Salas, Asier Hormaza, Santi Ugaolde eta Miriam Cabeza aktoreek.
Oscar Terol, Maribel Salas, Asier Hormaza, Santi Ugalde eta Miriam Cabeza aktoreak, ETB2ra itzuliko dira gaur gauean, umorez beteriko 'Hoy reviento y mañana como limpio' saio berezian. Urteak utzi dituen momentu garrantzitsuenen errepasoa egingo dute: pertsonaia zentzugabeak eta egoera sinesgaitzak azalduko dituzte.
Saioak, data hauetan izaten diren ospakizun eta egoera ezberdinen gaineko parodia egingo du, besteak beste, Gabon Gaueko afaria, Jaiotzak, Erregearen diskurtsoa eta Eguberriko poteoa, izango ditu aztergai.
Politika eta ustelkeria ere, programaren osagai garrantzitsuak izango dira, eta ez dira faltako pertsonaia ezagunen imitazioak, hala nola, Nikolas Txikia, Rajoy edo Risto Mejide.
'Orioko Neskek' Euskadin azkeneko urte honetan gertatu denaren inguruan, balantzea egingo dute, eta hegazkineko zerbitzariek afal aurretik hartu beharreko segurtasun arauak azalduko dituzte.
'Hoy reviento y mañana como limpio' gaur gauean izango da ikusgai 21:30ean ETB2n.