telebista
15:00etan
'Urte berri on, amona!' filma, gaur arratsaldean, ETB1en
Telmo Esnalen film honetan, amona berezi samar bat zaindu behar duen familia baten gatazkak azaltzen dira, komedia beltz tonuan.
Telmo Esnal zuzendariaren Urte berri on, amona! komedia beltza emitituko du gaur arratsaldean ETB1ek. Film honetan aktore ezagunek hartzen dute parte, besteak beste, Montserrat Carulla, Josean Bengoetxea, Nagore Aramburu, Pedro Otaegi edo Kontxu Odriozola.
Mari amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen ditu pelikulak. Mari amonak Maritxu bere alabaren arreta osoa bereganatzen du; beraz, Joxemarik –Mariren suhia eta Maritxuren senarra– amaginarreba zahar-egoitza batean sartzea erabakiko du. Joxemarik bere emaztea ohartu gabe egin beharko du hori, Kintxo bere suhiaren laguntzarekin. Hasiera batean lan erraza diruen arren, amonaren izaera dela-eta, ustekabeko egoerak sortuko dira.
Gatazka umorez azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu, besteak beste, bakardadearen beldurra, balioen galera, norberekoikeria eta familiaren desegituraketa
Ez ezazue galdu Urte berri on, amona! filma, gaur, 15:00etan, ETB1en.