telebista
22:00etan
'Herritmo' ikuskizuna, gaur, ETB1en
EITB
Oreka TX, Kalakan hirukotea eta Kukai dantza taldearen eskutik.
Herritmo musika, abesti eta dantza ikuskizuna eskainiko du ETB1ek gaur gauean. Oreka TX, Kalakan hirukoa eta Kukai dantza taldea ditu protagonista. Lan berritzailea eta gaur egunekoa da, ohituretan sustraitua.
Hiru taldeen arteko elkarlanetik sortu den proiektua dugu, euskal kultura tradizionala bizirik irauteko helburuarekin. Elementu tradizionalak oinarri hartuta, proposamen garaikidea taularatuko dute.
Hainbat diziplina eszenaratzen ditu: dantza, musika, kantua eta, berebiziko apustu gisa, herri kirolen ikuspegi artistikoa. Diziplina hauek guztiek oreka eta indarra dute ezaugarri komun, guztiak dira herri erritmoaren sortzaile.
Herritmo ikuskizuna, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en.