Itxi

telebista

22:30ean

Reyes Prados, gaur gauean, 'El Impostor' saioan

A.H.

EITB

Bilboko Irulegi-Cortazar familiako kideen artean iruzurtia nor den asmatu beharko du telebistako aurkezleak.

Reyes Prados aurkezlea 'El Impostor' saioan izango da gaur gonbidatu, eta ikerlari gisa iaioa den erakutsiko du Bilboko Irulegi-Cortazar familiaren aurrean. Ez du lan erraza izango, familiako bost kideek ondo baino hobeto baitakite zein den euren papera.

Bost kideen artean, ama, bi seme, alaba bat eta semeetako baten emaztea daude. Bilboko Deusto auzoan bizi dira eta Athleticen jarraitzaile sutsuak dira. Bilboko kaleetan zehar, San Mamesen, metroan eta Bilborocken grabatuko dute saioa, eta Reyes Pradosek euren bizimoduari eta familiari buruzko hainbat galdera egingo dizkie. Lortuko ote du kideen artean zein den iruzurtia asmatzea?

'El Impostor' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea