Itxi

telebista

22:30ean

'Fuego' filmaren estreinaldia, gaurko 'La Noche de...'n

A.H.

EITB

Jose Coronado protagonistak Bilbon eta Lekeition grabatu zuen Luis Marias zinemagile bilbotarrak zuzendutako filma.

Gaur, 'La Noche de...' saioak Fuego filma estreinatuko du telebistan, terrorismoa, gorrotoa eta mendekua bat egiten dituen pelikula txundigarria. Luis Marias zuzendari bilbotarrak Bartzelonan, Bilbon eta Lekeition grabatu zuen pelikula, lehen mailako aktoreekin: Jose Coronado, Aida Folch, Leyre Berrocal... Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktore-zerrendaren inguruko xehetasun guztiak emango ditu.

Bestalde, 'La Noche de...' saioak arreta berezia eskainiko dio Rosamund Pike aktoreari. Nahiko ezezaguna da askorentzat eta emakumezko aktore onenaren Oscar saria jasotzeko izendatu dute, Ben Affleck-ekin batera Perdida filmean egindako paperarengatik. ¿Quién es esa chica? atalean, aktorearen ibilbidea errepasatuko dute.

Horrez gain, hainbat telesail amerikarretan eman den euskaldunen irudi txarra azalduko du Los vascos según Hollywood atalak. Besteak beste, 'Canción Triste de Hill Street' eta 'Doctor en Alaska' telesailak aipatuko ditu Felix Linaresek.

Amaitzeko, Paul Newman aktore ezaguna gogoratuko du 'La Noche de...' saioak. Astelehenean 90 urte beteko zituela eta, saioak oso modu berezian ospatuko du efemeridea; aktorearen semearen suizidio misteriotsua azalduz. Archivos Secretos atalak gertakari horren inguruko datu guztiak emango ditu.

'La Noche de... Fuego' gaur, 22:30ean, izango da ikusgai, ETB2n.

ETB2n.