telebista
16:15ean
'Pozos de ambición' filma, gaur, ETB2n
XX. mende hasieran girotuta dago eta familiaren, diru-gosearen eta erlijoaren inguruko drama da. ¡Petróleo! eleberriaren moldaketa dago filma.
Pozos de ambición (2007) film estatubatuarra eskainiko du gaur ETB2k. Paul Thomas Anderson da filmaren zuzendaria eta Daniel Day-Lewis, Paul Dano eta Dillon Freasier aktoreak dira protagonista nagusiak.
Upton Sinclair idazleak 1927an idatzitako ¡Petróleo! eleberria du oinarri film honek. James Arnold Ross Jr. petrolio-handiki baten semea da eleberriaren protagonista nagusia; Paul Thomas Anderson zinegileak, ordea, aitari (Daniel Plainview) eman dio indar gehien film honetan, semea bigarren maila batean utzita.
Daniel Plainviewek (Daniel Day-Lewis) izandako arrakastaren istorioa kontatzen du XX. mende hasieran, Californiako mugan petrolioak bizi izan zuen lorealdian, kokatzen den film hau. Bere semea inongo laguntzarik gabe hazi behar duen meatzari txiro-txiroa izatetik, petrolioaren-handiki izatera igaroko da Daniel. Arrakastak itsututa, bere oinarri eta balioak desagertu egingo dira eta handinahiak gain hartuko dio. Handik urte batzutara, beste petrolio-
Pozos de ambición filma gaur emitituko da, 16:15ean, ETB2n.