telebista
Gaur gauean
Iruñeko Punto de Vista jaialdiari buruz, 'EiTB Kultura' saioan
A.A.
EiTB
Oskar Alegria zuzendari artistikoak aurtengo jaialdiaren edukiak aurreratuko ditu.
Punto de Vista Iruñeko zinema dokumentaleko jaialdiaren aurtengo edizioa aurrez ezagutzeko aukera izango dugu 'EiTB Kultura Transit' saioan. Oskar Alegria jaialdiko zuzendari artistikoarekin mintzatuko dira bertan, 9. edizio honetarako prestatu dituzten edukien inguruan.
Amaia Gracia artista nafarra ere izango dute protagonista. Bilboko Marzana gunean ikusgai duen 'La Sublime' erakusketaz arituko da. Historiako lehen emakume mendizaleak ditu ardatz.
Ohi denez, asteko ikuskizun eta kontzertuen errepasoa egingo dute. Eta, saioaren azken txanpan, Goya sariei erreparatuko diete, asteburuan emango baituzte: ETB1en, iaz saritutako Abstenerse agencias film laburra eskainiko dute, Gaizka Urresti zuzendariak aurketuta; ETB2n, berriz, aurten sari horietarako izendatuta dagoen Kepa Sojoren Loco con ballesta, zuzendariak berak aurkeztuta hori ere.
'EiTB Kultura' gaur izango da ikusgai; 00:35ean, ETB1en, eta 01:05ean, ETB2n.
ETB2n.