Itxi

telebista

Kirolak

Pilota eta saskibaloia zuzenean, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A.

EiTB

Berasaluze II-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteen arteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa eta Euroligako Fenerbahce-Laboral Kutxa partidak eskainiko dira.

Saskibaloi eta pilota emanaldiak egingo dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur zuzenean. Euroligako Top 16ko neurketarekin ekingo diote. 19:00etatik aurrera, Fenerbahce-Laboral Kutxa partidaren berri emango dute, Asier Aranguren eta Josean Aldalur esatarien eskutik.

22:00etan hasiko da 'ETB Kantxa' saioa, Urdulizko pilotalekutik. Apezetxea-Cecilio eta Jaunarena-Irusta bikoteen arteko partidarekin hasiko da jaialdia. Neurketa nagusiak, Eskuz Binakako Txapelketakoak, Berasaluze II-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Ibon Gaztañazpi izango ditugu esatariak.

Bi pilota partiden artean, Deportivok eta Eibarrek jokatuko duten futbol ligako norgehiagokaren laburpena egingo du Iban Bengoetxeak, ETB1en.