Itxi

telebista

15:00etan

Ixiar Rozas idazlea gonbidatu, gaur, 'Sautrela' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, idazle euskaldunek fikzioa geroz eta gutxiago erabiltzen duten ala ez aztertuko du asteko erreportajeak.

3:29

Bideoak (1)

Hitzekiko lilura izaten da maiz idazle askoren akuilua. Horixe izan da, neurri batean, Ixiar Rozasen azkeneko lanaren iturburu, eta larunbateko 'Sautrela' saioan aurkeztuko du. Beltzuria izena du eta hitz horren eta beste zenbaiten esanahia eta izaeraren inguruko hausnarketek bilbatzen dute liburua. Liburuak badu autobiografiatik, memoriatik, saiakeratik, fikziotik ere bai, eta ondorioz, zail egiten da sailkatzen, dena sailkatzea eskatzen duen gizarte honetan. Gaztea izanagatik, dagoeneko ibilbidetxoa egin duen idazlea da Ixiar Rozas, narratiban batez ere, baina baita poesia edo antzerkigintzan ere. Literaturan ez ezik arte performatiboetan ere lan egiten duen idazlea da, eta arte hezkuntzako irakasle da halaber HUHEZIn.

Bestetik, irudipena dugu azken boladan gure idazleek geroz eta gehiago jotzen dutela fikzioaren ertzetara, edo zuzenean, fikziozkoak ez diren lanetara: memoriak, biografiak... Horretaz gain, sarritan esaten da urteek aurrera egin ahala fikziozkoak ez diren liburuetara geroz eta gehiago jotzeko joera dutela irakurleek. Benetan hala ote? Zergatik? Aste honetako erreportajean euskal idazleetako batzuekin izango dira 'Sautrela'n, eurek ere fikzioaz nekaturik ote dauden jakiteko.

Azkenik, Beñat Sarasolak, saioaren bukaeran, Xabier Montoiaren lehen narrazio liburuetako bat izango du aztergai: Emakume biboteduna. Huraxe izan zen Montoiaren lehen ipuin bilduma. Gerora genero horretan lan nabarmenak argitaratu zituen, eta nola ikusten da egundik estreinako hori?

'Sautrela' gaur emitituko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista