telebista
22:00etan
'Euskal Herria sokan' dantza ikuskizuna, gaur gauean, ETB1en
A.A.
EiTB
Bilboko Basurtu auzoko Beti Jai Alai dantza taldeak antolatutako emanaldia joan den urtarrilaren 18an grabatu zen Arriaga antzokian.
Aste honetan, Ilaski Serranok gidatzen duen 'Oholtzan' tartean, iragan urtarrilaren 18an Bilboko Arriaga antzokian grabatutako dantza ikuskizuna izango da ikusgai: Basurtu auzoko Beti Jai Alai dantza taldeak antolatutako 'Euskal Herria sokan'.
Soka-dantza oinarri hartuta, probintzia bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko ditu Beti Jai Alai taldeak. Euskal Herri mailan gehien orokortutako dantza dugu, dantzariek, eskuak elkartuz, katea osatzen dutena, gizonezkoak eta emakumezkoak tartekatuz. Zonalde eta herri bakoitzean modu ezberdinean deitu eta egiten da.
Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi, Euskal Herrian gorde diren dantzen aniztasuna eta edertasuna erakusten du ikuskizuna, gaur, 22:00etan, ETB1en.