telebista
Gaur, 22:30ean
'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos', Urduña Villabonaren aurka
A.E.
EiTB
Isats gisatua prestatuko dute, Ander Gonzalez eta Ramon Roteta lagun dituztela.
'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' saioan, gaur gauean, Ander Gonzalez Urduñara joango da eta Ramon Roteta, berriz, Villabonara. Isats gisatua egiteko osagai eta sukaldari onenaren bila joko dute biek.
Anderrek Urduñan hasiko du bere bidea, txakoli mahastietan. Anderren gidariak sukaldariaren bila lagunduko dio. Patata-tortilla egiten trebea den lagun bat jarriko dute lan horretan. Tartean, Urduñako ganadutegi batera ere egingo du bisita Anderrek, erabiliko duten lehengai horren inguruko jakingarri bila. Horrez gain, Zaldien Putzura ere egingo du txangoa.
Ramonek, bere bidean, Amasako Arantzubi jatetxe mitikoa gogoratuko du. Halaber, bi ahizpa sukaldari ohi lehiaketan parte hartzen konbentzitzen saiatuko da. Baina hauek ezetz esan ondoren, beste belaunaldi bateko bi mutilen artean aukeratu beharko du. Agustin gidariari esker, Eibarko jokalari ohi baten harategian isatsik onena topatuko du.
Miramongo platoan neurtuko dituzte indarrak bi taldeek. Epaimahaian, Mari Tere etxekoandreen erregina eta Marti Alabamako printzesa izango dituzte euren lana aztertzeko prest.
'No es País para Sosos: Entre Dos Fuegos' 22:30ean izango da ikusgai, ETB2n.