telebista
ETB1en eta ETB2n
Javier Agirresaroberi elkarrizketa, gaur gaueko 'EiTB Kultura'n
EITB
Gonbidatuak bere ibilbide profesionala errepasatuko du, eta Ameriketako Estatu Batuetako zinemaren inguruan arituko da solasean.
Aste honetako 'EiTB Kultura-Transit' saioan, Javier Agirresarobe izango dute gonbidatu. Eskarmentu handiko profesional honek 36 urte daramatza argazki zuzendari moduan lanean eta bere estilo propioa landu du. Imanol Uriberekin batera, euskal zinemaren bultzatzaile sutsua izan da, eta Estatuko zinema-zuzendari onenekin egin du lan. Duela zazpi urte, aro berri bati ekin zion Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) Woody Allenekin, genero ezberdinetako ekoizpenetan parte hartuz.
Hitzorduan zehar, pelikula bat ekoizteko zailtasunez arituko da, AEBko zinema industriaren nondik norakoak azalduko ditu eta, nola ez, bere bizipen pertsonalak aztertuko ditu.
ETB1eko emanaldiak, gainera, Kote Camachoren Elkartea film laburra eskainiko du. Clermont-Ferrand hiriko nazioarteko film laburren jaialdiko lehiaketan parte hartu duen euskarazko lehen film laburra izan zen.
'EiTB Kultura' gaur gauean izango da ikusgai, ETB1en eta ETB2n.
ETB2n.