Itxi

telebista

22:30ean

'El Mundo según LND' saioak 'Enigma' pelikula eskainiko du gaur gauean

EITB

Euskaldunek nazien kontrako borrokan izandako lekua azalduko du saioak, eta borroka horretan lagundu zuten hainbat asmakizun eta asmatzaileren papera ere azpimarratuko du Linaresek.

'El Mundo según La Noche de...' saioak Bigarren Mundu Gerraren garaira eramango ditu ikus-entzuleak gaur gauean, eta Kate Winslet aktorea protagonista duen Enigma pelikula eskainiko du. Intrigaz eta suspensez beteriko filma da, eta naziek euren arteko mezu sekretuak bidaltzeko erabiltzen zuten Enigma makina alemaniarra deszifratzea lortu zutenen istorioa kontatzen du.

Saioak, gainera, nazien kontrako borrokan lagundu zuten asmakizunak eta asmatzaileei arreta eskainiko die: Enigma, deszifratzeko erabili zen historiako lehenengo ordenagailu erraldoia, esate baterako. Halaber, Hollywoodeko aktoreek erresistentzian egindako lanaz ere arituko dira.

Horrez gain, euskaldunek nazien kontrako borrokan egin zutena azalduko du saioak. Izan ere, euskaldunek oso leku garrantzitsua izan zuten erresistentzian, eta hainbat pelikulatan agertzen diren moduko elitezko gerra batzorde bat osatu zuten.

Amaitzeko, Enigma pelikulako protagonistaren (Kate Winslet) inguruan arituko dira. Aktorearen bizitzan eragin handia izan zuten sute handi batek eta txikitan sufritutako eskola-jazarpenak, eta horien guztien inguruan arituko dira El Mundo de Kate Winslet saioan.

'El Mundo según La Noche de' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.