Itxi

telebista

00:35ean

Superwelter pisuko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan

EITB

Demetrius Andrade eta Brian Rose boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du saioak.

Ostiralean, Demetrius Andrade eta Brian Roseren arteko superwelter pisuko munduko txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Andrade estatubatuarrak 20 neurketa egin ditu eta denak irabazi. Afizionatu mailan ere munduko txapeldun izan zen 2007an. Brian Rose britainiarrak, berriz, 25 irabazi ditu, bat galdu eta beste bat berdindu.

Saioak eskainiko duen bigarren norgehiagokak bi boxeolari gazte jarriko ditu aurrez aurre: Ivan Najera, 12 borrokalditan beste horrenbeste garaipen lortu dituena, eta Angel Hernández, zortzi borrokaldi irabazi eta bakarra galdu duena. Boxeolari gogorrak eta sekula ikaratzen ez diren horietakoak dira biak.

'Boxeo Izarrak', 00:35etik aurrera, ETB1en.