Itxi

telebista

16:00etan

'Vera, un amor italiano' estreinaldia, gaur, ETB2n

Arratsaldean, 16:00etan, 1961ean girotutako maitasun istorioa izango da ikusgai ETB2n.

Arratsaldean, 'Teleberri' albistegiaren eguerdiko edizioaren ostean, 16:00ak aldera, Vera, un amor italiano izango da ikusgai ETB2n, Joseph Vilsmaier zuzendari eta Lara-Joy Körner eta Gunther Gillian protagonista dituen filma.

Vera (Lara-Joy Körner) izeneko umezurtz batek bere bizitzako maitasuna aurkituko du Gaetano (Gunther Gillian) ezagutzen duenean. Horren aitona-amonak harreman hori hausten saiatuko dira, alferrik. Gaetanok, baina, negozio ilun bat hasiko du Toni Viccinirekin (Max Tidof), eta, ondorioz, kartzelan sartuko dute. Espetxetik irtendakoan, Gaetano eta Vera Siziliara joango dira, bizitza berri bat hastera. Han hasiko da benetako abentura, mafia eta maitasuna, bizitza eta heriotzaren arteko jokoa.

Gaur arratsaldean, 16:00etan, Vera, un amor italiano filmaren estreinaldia, ETB2n.