telebista
Aurrerapena
Patagoniaren alderik bortitzena, asteon, ‘El Conquis’ saioan
Abenturak inoiz izan dituen ordurik gogorrenak datoz, hamaika edizio hauetako elurterik handiena eta adarkadak tartean direla. Igandean eta astelehenean, 22:30etan, ETB2n.
Hamaika edizioetan izan den elurterik handiena ustekabean jasoko dute abenturazaleek, eta ezin sinistuta begiratuko diote elurrak nola estaliko duen inguru guztia, orduak aurrera egin ahala, belaunak baino gorago dena elurtuta izanik.
Orain arte kanpamentu aberatsean izatea hil edo bizikoa izan bada, edo hobeto esanda, kanpamentu oso pobretik urruti egotea bizirautea izan bada, zer esanik ez ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioak inoiz izan dituen ordurik gogorrenak datozenean.
Kortak ikasi ote du aurreko akatsetatik?
Goizeko lehen orduan oraindik pumak, kondoreak eta guanakoak ohartu gabe zeuden egun horretako immunitate jokoa irabazteak zuen garrantziaz, ordurako lehen elur malutak jausita izan arren. Jakinaren gainean egon balira, agian, maitasun gehiagoz hartuko zituzten Patagoniako idi zakarrak, Jose Luis Kortari batere graziarik egiten ez dion jokoa. Baina, ikasi ote du Kortak lehen egindako akatsetatik eta bere aurre egingo dio bere amesgaiztoari edo berriz irauliko da leku berdinean?
Elur asko eta adarkada bat baino gehiago izango dira hamaikagarren edizioko seigarren atalean, beharbada ‘El Conquistador del Fin del Mundo’ saioan inoiz izan den egunik gogorrenean. Igandean eta astelehenean ikusiko dugu, 22:30etatik aurrera, ETB2n.
ETB2n.