Itxi

telebista

Laburpena

Kortak idien proban huts egin du berriz ere eta Txejok saioa utzi du

Berriz ere idien immunitate jokoan egin du huts Kortak. Kondorrek irabazi dute proba, eta Txejok haserre utzi du saioa.

Patagoniako idien immunitate jokoa amesgaiztoa da Jose Luis Kortarentzat. Berarentzat onuragarria dirudi probak, baina urteak joan, urteak etorri, samintasuna besterik ez dakarkio.

Bere taldea lehiaketaren buruan jartzea lortu zuen Kortak baina, lasaitzeko eta argi pentsatzeko ordua iritsi zenean, azken-aurreko oztopoan, idiek guanakoen kemena hartu zuten, eta tira eginez, gurdia hautsi zuten. Berdeak lehiaketatik kanpo gelditu ziren orga puskatu zitzaielako, eta kanpamentu oso txirora joatea egokitu zitzaien.

Barruan daraman Mr. Hyde atera zuen Ortzaikako azeri zaharrak, eta hainbat irain eta mehatxu bota zizkien saioko antolatzaileei. Halere, aurreko edizioetan ez bezala, bere taldekideek lepoa eman zioten. Juanito Oiarzabal besterik ez zegoen Kortarekin ados.

Kondorrek eta pumek irabazteko grina zuten, baina Manu Maritxalarren taldea gutxitan ateratzen da onik egoera onuragarrian izanda ere, eta horrela izan zen, huts egin zuen. Ustekabean, idietako batek Manu Redondo gurdia gidatzeko arduraduna adarkatu zuen, eta galera hori erabakia izan zen jokoaren azken txanpan. Kondorrek in extremis irabazi zuten amaiera berdindu batean. Lagun bat gehiago izateak lagundu egin zien.

Baina pumen taldeak oraindik ere beste ezbehar bat izan zuen: Txejo bere onetik atera zen egoeraren ondorioz, haserretu egin zen, eta abentura utzi zuen, bere taldekideek ez joateko gomendatu zioten arren.

Beraz, lasaitu handia hartu zuten kondorrek; jakin gabe, une erabakigarrian lortu zuten kanpamentu aberatsera joatea. Pumak kanpamentu txirora itzuli ziren Txejo gabe, eta Manuren etorkizuna zein izango den jakin gabe. Korta eta Juanitoren taldearentzat, infernu zuria, elurra. Oraindik ere ez zekiten nolako ekaitza etorriko zitzaien, goizetik elurra mara-mara erortzen hasi bazen ere.

Elurrak dena zuritu zuen eta, belaunetaraino iritsi zitzaienean, paisaiaren edertasuna ez zitzaion inori gustatu: ez kanpamentu txiroan, ezta oso txiroan ere.

Korta eta Juanito oso haserre zeuden, eta isilik egon ziren bileran, Kortak eztanda egin zuen arte. Une horretan, bikoteak bileratik alde egin zuen.

Gainera, "El Conquistador Del Fin Del Mundo" saioaren historiako elur ekaitzik handiena hastear dago!

stear dago!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista