telebista
22:30ean
'No se lo digas a nadie' filmaren estreinaldia, 'LND'n
EITB
Saioak, gainera, Oscarretarako izendatuta dauden hiru pelikularen akatsak aipatuko ditu eta Bradley Cooper aktorearen zazpi sekretuen berri emango du.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak No se lo digas a nadie filmaren estreinaldia eskainiko du ETB2n. Intriga, suspensea eta maitasun-istorioak biltzen dituen pelikula frantziarra da, Harlan Coben genero beltzeko idazle ospetsuaren eleberri batean oinarrituta. Guillaime Canet aktore eta zinemagileak zuzendu zuen lan honek lau Cesar sari jaso zituen, eta aktore zerrenda ezin hobea dauka: François Cluzet, André Dussollier, Kristin Scott Thomas, François Berléand eta Jean Rochefort. Felix Linaresek pelikula eta aktoreen gaineko hainbat datu emango ditu emanaldiaren aurretik. 22:30ean hasita izango dugu ikusgai 'La Noche de... No se lo digas a nadie' saioa.
Bestalde, igandean Oscar sariak emateko ekitaldia egingo denez, saria jasotzeko izendatutako hiru filmetako akatsak ezagutzera emango ditu 'La Noche de...' saioak. Horrez gain, aktore onenaren sarirako izendatuta dagoen Bradley Cooper aktorearen zazpi sekretuen berri emango du Felix Linaresek.
Amaitzeko, Christian Greyk ezer berririk asmatu ez duela azalduko du 'LND' saioak. Izan ere, Cincuenta sombras de Grey pelikulan agertzen diren hainbat eszena Hollywoood klasikoko pelikuletan eskainitakoen oso antzekoak dira. Políticamente incorrecto atalean eskainiko du saioak erreportajea.