telebista
20:15ean
'Secret Chef' Zugarramurdin izango da gaur
EITB
Fausto Grossi sukaldariak basurdea prestatuko du herriko punki talde baten laguntzarekin.
Gaur iluntzean, Zugarramurdin izango da 'Secret Chef' saioa, eta, bertan, basurdea dastatu eta prestatu beharko du Fausto Grossi sukaldariak. Zugarramurdiko bizilagunak eta herriko punki talde bat izango ditu laguntzaile erronka zail honetan. Lortuko al du Grossik bertoko sukaldariek bezain ondo prestatzea?
Gastronomia, bidaiak eta umorea batzen dituen saioa da 'Secret Chef', eta Fausto Grossi pizza eta pasta maisu italiarra du protagonista. Herriz herri, tokian tokiko plater tipikoak ezagutuko ditu sukaldariak, eta 48 ordu besterik ez du izango dastatu duen platera prestatzeko. Horretarako, sena oso garrantzitsua izango du, platera osatzeko osagaiak aurkitu eta sukaldean aritzeko, baina herriko jendeak emango dion laguntza ere ezinbestekoa izango zaio.
'Secret Chef' gaur izango da ikusgai, 20:15etik aurrera, ETB2n.
>n.