telebista
Lehiaketa
'Atrápame si puedes' ehungarren atalera helduko da gaur!
EITB
Zifra berezi hori ospatzeko asmoarekin, aste osoan zehar 1.000 euro jarriko ditu saioak jokoan.
'Atrápame si puedes' saioak 100 saio beteko ditu, eta hori ospatzeko, Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketak 1.000 euro jarri ditu egunero jokoan, aste osoan zehar. Gaur, gainera, zaku handia irabazteko aukera izango dute lehiakideek.
100 programa eta bost hilabete hauetan, 100.000 euro jarri ditu jokoan lehiaketak, eta Euskal Herri osoko lehiakideen artean banatu du dirua. Fer, 25 urteko psikologoa, izan zen zaku handia irabazi zuen lehenengo lehiakidea; 16.500 euro eraman zituen. Iñakik, berriz, 8.500 euroko zakua irabazi zuen. Beraiekin batera, Euskal Herri osoko, Kantabriako, Errioxako zein atzerriko lehiakideak (txiletarrak, argentinarrak edo errusiarrak) telebistako lehiaketarik dibertigarrienean hartu dute parte.
Azken asteetako berrikuntzen artean, 'Atrápame si puedes' saioa lehiakideen kastingaren irudiak eskaintzen hasi da, lehiakideen trebezia artistikoak erakusteko.
'Atráapame si puedes' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, eguerdiko 'Teleberri'ren aurretik, ETB2n.