Itxi

telebista

'Oholtzan'

'Imanol gogoan, 10 urte' emanaldia, gaur gauean, ETB1en

A.A.

EiTB

Imanol Larzabal abeslari donostiarraren heriotzaren 10. urtemugaren harira, Victoria Eugenian egindako jaialdia izango da ikusgai.

2:06

Asteon, Ilaski Serranok gidatzen duen 'Oholtzan' tarteak, Imanol Larzabalen omenez joan den abenduan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako jaialdia eskainiko du. Donostiako abeslariaren heriotzaren 10. urtemugaren harira, haren figura eta obra ekarriko dute gogora hainbat lagunek.

Olatz Prat, Leire Cano, Amaia Zubiria, Arantxa Irazusta, Napoka Iria, Jabier Muguruza, Nahia Zubeldia, Pier Paul Berzaitz, Beñat Achiary, Erramun Martikorena, Felipe Juaristi, Paco Ibañez, Antton Valverde, Mikel Markez, Caroline Philips, Mixel Arotze eta Xabier Euzkitze arituko dira Imanolen kantak abestuz eta poemak irakurriz.