Itxi

telebista

Gaur, 23:30ean

Estatuaren egoerari buruzko eztabaida aztergai, 'El Dilema'n

EITB

Euskal taldeen hitzak eta Mariano Rajoy eta Pedro Sanchezen hitzaldiak aztertuko dituzte, baita Kataluniari buruzko eztabaida ere.

Estatuaren egoerari buruzko eztabaida izango dute gaur gauean mintzagai 'El Dilema' saioan. Juan Carlos Etxeberriak gidatuta, euskal taldeen hitzak aztertuko dituzte solaskideek, baita Mariano Rajoyren eta Pedro Sanchezen hitzaldiak ere. Kataluniari buruz eztabaidan esandakoari ere arreta berezia eskainiko diote.

Kazetariek osatuko dute solasaldi mahaia gaur; izan ere, Lourdes Perez, El Diario Vasco-ko zuzendariordea; Martxelo Otamendi, Berria-ko zuzendaria; Josean Izarra, El Mundo del País Vasco-ko zuzendaria; Bingen Zupiria, Deia-ko zuzendaria; Joan Tapia, La Vanguardia-ko zuzendari ohia; Iñaki Soto, Gara-ko zuzendaria; eta Ramon Gorriaran, Colpisako erredakzio burua, bilduko dira horren inguruan.

'El Dilema' saioa gaur, 23:30ean, izango da ikusgai, ETB2n.

ETB2n.