Itxi

telebista

08:30ean

Hauteskunde giroa, igandeko 'Iparraldearen Orena' saioan

A.E.

EiTB

Frantziako estatuan eta Ipar Euskal Herrian egingo diren departamenduko hauteskudeei buruz saio monografikoa emango du programak.

Martxoak 22 eta 29an Frantziako estatuan eta Ipar Euskal Herrian egingo diren departamenduko hauteskundeei buruzko 'Iparraldearen Orena Astekaria' saio monografikoa eskainiko du ETB1ek, igandean, 08:30ean. Tokiko hauteskunde hauetan zer dagoen jokoan eta Iparraldeko 12 kantonamenduen osaketa berria jorratuko dute, besteak beste, Franck Dolosor kazetariak gidatuko duen saio berezian.

Guillaume Irigoyen kazetariak hainbat argitasun ekarriko ditu, besteak beste, Kontseilu Nagusiaren eskumenak zeintzuk diren zehatz eta lege berriari esker hautetsien erdiak emakumeak izango direla aurrerantzean, kantonamendu bakoitzean bi hautetsi aukeratuko baitira, gizon bat eta emakume bat.

Ipar Euskal Herriko hautagaiek toki zabala izango dute 'Astekaria' saioan: Sauveur Bacho (Ezkerra), Beñat Inchauspé (Zentro eskuina), Alice Leiciagueçahar (Berdeak), Anita Lopepe (EH Bai), Itxaro Bethart (EAJ) eta Beñat Oihenart (Frente Nazionala) hautagaien asmoak eta iritziak agertuko dira ordu erdi batez Euskal Telebistaren lehen katean.

Martxoan egingo diren departamenduko hauteskundeek toki gehiago izango dute EiTBn, eguneroko albistegietan, 'Azpimarra' saioan eta irratietako saioetan.

etako saioetan.