Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Errenteria eta Ondarroa, 'No es país para sosos: entre dos fuegos'en

A.E.

EiTB

Legatz betea prestatu beharko dute asteazkenean, 22:15ean, ETB2n ikusgai izango dugun saioan.

  • Ander Gonzalez eta Ramon Roteta

    Ander Gonzalez eta Ramon Roteta

'No es país para sosos: entre dos fuegos' saioaren bederatzigarren atala izango dugu ikusgai gaur gauean ETB2n. Ramon Roteta eta Ander Gonzalez Errenteriara eta Ondarroara joango dira, legatz betea prestatzeko osagai eta sukaldari onenak bilatzera.

Anderrek Ondarroako kaian egingo du bere lehen geldialdia. Bertan, saregileen lanbidea ikasten ahaleginduko da. Ondoren, sukaldari baten bila joko du, eta, bide horretan, hilerrira joango da; izan ere, Elaxar, Ondarroako pertsonaiarik ezagunetakoa, ehorzlea da. Gidari lanak egingo dizkio Elaxarrek, eta sukaldaria izateko eskatuko dio Anderrek. Dena den, baietza jaso aurretik, sustoren bat edo beste hartuko du Anderrek.

Ramon denerako prest egongo da Errenterian. Bertako sukaldaritzaz ikasiko du, baita koktelak egiteari buruz ere, Stick tabernako Patxiri esker. Azken horrek San Marko gotorlekuari buruzko informazioa emango dio eta, gainera, Rotetaren kirolari sena azaleratuko du. Errenteriako "burbuila futboleko" taldean parte hartuko du sukaldariak, eta, partidaren ostean, elkarte gastronomiko batean indarberrituko da. Bertan, gainera, lehiaketan parte hartuko duen sukaldari bikotea ezagutuko du.

Desafioaren gaineko epaia, ohikoa denez, platoan emango dute 'etxekoandreen erreginak' eta Alabamako printzesak' osatutako epaimahaiak.

'No es País Para Sosos' 22:15ean izango da ikusgai,  ETB2n.