Itxi

telebista

21:00etan

'Zigortzaileak' filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB.EUS

EITB

Protagonista nagusiak haurrak diren euskarazko lehen filma da. Bullyng-a eta eskola-jazarpenaren gaia lantzen du, eta superheroien istorioetan oinarrituta dago.

Gaur, 21:00etatik aurrera, Zigortzaileak haurrek egindako eta haurrei zuzendutako euskarazko lehen filma eskainiko du ETB1ek. Nahi duenak eitb.eus-en ere izango du zuzenean ikusgai. Arantza Ibarrak idatzi zuen gidoia eta Alfonso Arandiarekin batera bete zituen ditu zuzendari-lanak.
Filmeko castingetik 1.200 haurretik gora igaro ziren arren, zazpi bakarrik aukeratu zituzten protagonista nagusiak izateko. Eurekin batera, Anne Igartiburu, Carlos Sobera, Loli Astoreka eta Rafael Amargo dantzaria ere izan ziren aktore-lanetan. Portugaleteko Juan Antonio Zunzunegui institutuan eta Bilboko Itsasadarraren Ezkerraldeko beste hainbat tokitan grabatu zuten filma, 2009an. Proiektuan EITBk hartu zuen parte eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza ere jaso zuen.

Euskarazko pelikula dibertigarri eta entretenigarri honek bullyngaren gaia du ardatz eta superheroien istorioetan oinarrituta dago. Filmean haur-talde baten bizipenak kontatzen dira. Haurrok kokoteraino daude beste haur batzuen irainak eta erasoak jasotzearekin; hori dela eta, ekintzara igarotzea erabakiko dute eta ezkutuko komandoa eratuko dute mendeku hartzeko.

Ez ezazue galdu Zigortzaileak filma, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en.