telebista
22:15ean
'Crónica de un engaño', gaur gauean, ETB2n
Gaur izango da ikusgai, 22:15ean ETB2n, bizitza zein erraz alda daitekeen erakusten duen filma.
Gaur gauean, ETB2n Crónicas de un engaño izango da ikusgai, 22:10ean, Bernhard Schlinken errelatu laburrean oinarritutako filma. Intrigaz beteriko drama, Richard Eyre zuzendari eta Liam Neeson, Laura Linney eta Antonio Banderas aktore ezagunak protagonista dituen filma.
Peterrek (Liam Neeson) eta Lisak (Laura Linney) urte asko daramatzate elkarrekin ezkonduta. Senarrak enpresa bat zuzentzen du, eta emaztea oinetako diseinatzaile famatua da. Senar-emazte zoriontsuak dirudite. Egun batean, Lisa Italiara joango da, azken bilduma erakustera. Peterrek jakingo du orduan emaztea ez zaiola leiala, zapata-kaxa batean aurkituko duen ohar bat irakurrita. Orduan, Italiara joango da, emaztearen maitalearen bila.
Crónicas de un engaño, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.