Itxi

telebista

22:15ean

Nafarroa izango dute aztergai, gaur gauean, 'Por Fin, Viernes' saioan

A.E.

EiTB

Maria Eskisabelek egindako ikerketa erreportaje batekin hasiko dute saioa.

Nafarroa izango du aztergai gaur gauean Silvia Intxaurrondok ETB2n aurkezten duen 'Por Fin, Viernes' eztabaida saioak. Zer ari da gertatzen Nafarroan azken urte hauetan? izango da botako duten galdera.

Duela egun batzuk irten zen argitara azken eskandalua; Osasuna kasua deitzen dutena. Futbol taldeko zuzendari ohi eta jokalari ohi batzuk busti zituen ustelkeria kasu honek, baina nahikoa argi gelditu zen kirolaz haratago doan gaia dela hau. Hainbat interesen ondorioz, 600.000 nafarrek 53 milioi euroko zorra daukate gaur egun.

Ze interes daude Nafarroako gizartean sinbolo diren hainbat erakunde kontrolatzeko nahiaren atzean? Harremanik ba ote dago Osasuna kasua eta Nafarroako Kutxaren kasuaren artean? Noiz hasi zen ustelkeria egoera hau guztia Nafarroan? Eta nork ordainduko ditu ondorioak?

Galdera horiei guztiei erantzuten saiatuko dira, baina aurreik Maria Eskisabelek egindako ikerketa erreportaje bat emango dute. Navarra, ¿estado crítico? izena jarri dio eta hainbat pertsona ezaguni elkarrizketa egin die; hala nola, Santi Zuza Diario de Navarrako kazetariari, Patxi Zamora Kontuz plataformako bozeramaileari, Lordes Goikoetxea Ogasun sailburuari, Ricardo Feliú soziologoari eta Patxi Leuza Geroa Baiko parlamentariari.

Erreportajearen ondoren etorriko da eztabaida, Silvia Intxaurrondo buru dela. Erreportajeko protagonistetako batzuk izango dira platoan, eta baita UPNko Sergio Sayas eta Nafarroako hainbat sektoretako ordezkariak ere.

dezkariak ere.