telebista
Audientzia
'El Conquistador del Fin del Mundo' audientzia-buru bere ordutegian
EITB
Euskal Herriko Itzuliaren emanaldiak, gainera, azken zazpi urteetako daturik onena lortu du.
'El Conquistador del Fin del Mundo' audientzia-buru izan zen igande gauean, bere ordutegian, % 14,9ko audientzia-zatia lortuz. 'La Killa'ren kanporaketa eta Andekaren garaipenarekin amaitu zen igandeko kapitulua, baina beste hainbat une ahaztezin ere utzi zituen, ikurrinaren lapurreta lotsagarria eta Juanitoren jokaera, esaterako. Emanaldian zehar, 308.000 ikus-entzulek bat egin zuten abentura reality-arekin Euskadin eta eragin-eremuan.
Bestalde, Euskal Herriko Itzuliaren aurtengo emanaldiak oso jarraipen ona izan du, azken zazpi urteetako daturik onena eskuratu baitu: % 8,5eko audientzia-kuota bereganatu du, eta % 11,4ko zatia euskaldunaren artean. Etaparik ikusiena larunbatean Aian izandako erlojupekoa izan zen; euskaldunen artean, % 13,4ko kuota eta 242.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.