Itxi

telebista

00:20ean

Mayweather eta Pacquiaori buruzko 'Boxeo Izarrak', gaur

EITB

Maiatzaren bian elkarren aurka jokatuko duten borrokaldi garrantzitsua hizpide hartuta, bi boxeolarien inguruko saio berezia izango da aste honetakoa.

Maiatzaren 2an egingo duten borrokaldia dela eta, saio berezia eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak Mayweather eta Pacquiaori boxeolarien inguruan. Hasteko, Floyd Mayweather eta Miguel Cottoren arteko norgehiagoka eskainiko du saioak, eta ondoren, Manny Pacquiaoen bi neurketa. Bata, 22 urte zituela, Gabriel Miraren aurka, euli pisuan jokatutako munduko txapelketaren laburpena eta bestea, 2014an Tim Bradleyren kontra egin zuena.

Horrez gain, euskal boxeoari ere emango diote gainbegiratua, eta joan den larunbatean Getxon egindako neurketak eskainiko ditu 'Boxeo Izarrak' saioak. Sukhanovek, Unai Atxabalek eta Juan Alberto Martinek parte hartu zuten boxeo-saio horretan. Emanaldian gonbidatu berezi bat izango dute: Jose Ramon Katxin Uriarte, Ameriketan hainbat urte emandako pilotaria eta boxeozalea.

'Boxeo Izarrak', gaur, 00:10etik aurrera, ETB1en.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista