telebista
Gaur
2. Mailako futbola eta Endesa Liga, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A.
EiTB
Numancia-Alaves, Real Sociedad B-Real Madril Castilla eta Dominion Bilbao Basket-Fiatc Joventut.
Zuzeneko hiru kirol emanaldi izango dira gaur ETB1en eta eitb.eus-en.
Arratsaldeko 15:45etatik aurrera, 'Zilarrezko Futbola' saioaren barruan, Bigarren Mailako bi partida izango dira ikusgai: Numancia-Alaves, Naxari Altunaren eta Juanan Larrañagaren kontakizunarekin, eta Real Sociedad B-Real Madril Castilla, Xabier Anduezaren, Juanan Larrañagaren eta Iban Bengoetxearen eskutik.
21:00etan, Endesa Ligaren leihoa zabalduko dute, Dominion Bilbao Basket-Fiatc Joventut norgehiagoka eskaintzeko. Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vega zuzenean arituko zaizkigu Bizkaia Arenatik.
Saskibaloi emankizuna amaitu ostean hasiko da 'Gol Festa' saioa. Bertan, futbol jardunaldiaren errepasoa egingo du Jon Elortzak, At. Madril-Athletic partidari arreta berezia eskainiz.
Bestalde, eguerdiko 12etan, afizionatu mailako pilotari tartea egingo diote ETB4n, bezperan Sestaon jokatutako GRAVNI txapelketako finalak eskaintzeko. Paletan Nafarroa eta Iparraldea izango dira aurrez aurre, eta pala motzean Bizkaia eta Nafarroa. Iñigo Aiestaran izango dugu berriemaile Juan Carlos Otero aditua lagun duela.